bolsos polo ralph lauren Hortzetako pasta zuritzaileak eta konbentzionalak

ralph lauren españa outlet Hortzetako pasta zuritzaileak eta konbentzionalak

75 mililitroko edukieradun tutu malguan merkaturatzen diren zortzi dentifriko aztertu dira oraingoan: horietako lau, beren burua zuritzailetzat agertzen dute eta beste lauak konbentzionalak dira. Azterlaneko bi dentifriko merkeenak Licor del Polo markako biak dira (ia 17 euro litroko), denetan garestiena Binaca Aquafresh zuritzailea izaki (33 euro litroko). Laborategian eginiko probetan “oso ongi” kalifikazioa lortu dute Signal markako bi laginek. Binaca ko biek, Colgate ko biek eta Licor del Polo zuritzailea “ongi” daude. Licor del Polo klorofiladuna “onargarri” baino ez da. Lau dentifriko zuritzaileek substantzia urragarri gehiago daukate. Berariaz zuritzaile ez den Signal lagina bigarren tokian agertzen da, agente zuritzaileen edukiari dagokionean, horrelako ezaugarria dutela adierazten duten laginen (Binaca, Colgate eta Licor del Polo) oso gainetik. Erabilera proban Colgate zuritzailea eta Signal konbentzionala gertatu dira gustukoenak; gutxien gustatu direnak, aitzitik, Licor del Polo klorofiladuna eta Binaca plakaren aurkakoa izan dira. Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena, bai hortzetako pasta konbentzionaletan, bai zuritzaileetan ere, Signal laginek ematen dute: osoko kalitate on onekoak izaki, prezio ertaina dute biek: oinarrizkoa 17,43 euro eta zuritzailea 20,43 euro, litroko.
bolsos polo ralph lauren Hortzetako pasta zuritzaileak eta konbentzionalak